Translate

2020(e)ko otsailaren 18(a), asteartea

Pedagogia Kritikoa eta bizpahiru pedagogo. 2020-02-18

Larrañaga Arzubialde, Inge
Mendiluce Pagoto, Itziar
Telleria Robles, Maddi
Tello Cibiriain, Janire
Yarza Rosellón, Miren
PEDAGOGIA  KRITIKOA

Pedagogia kritikoak teknika ezberdinak erabiltzen ditu, teoria eta praktika uztartuz,  ikaskaskuntza irakaskuntza proposamen ezberdina osatzen du honela, ikasten duen pertsonek pentsamendu kritikoa garatu dezaten.

Pedagogia kritikoari buruz hitz egiten dugunean, gizartearen analisia eta aldaketa sozialari buruz dihardugu. Pedagogia hau nahiko berria da, aitzindari bezala, aipatu beharreko bi izen garrantzitsu daude; lehenengoa, Paulo Freire eta Henry Giroux, beste batzuen artean. Aipatzekoa da ehin handi batean Karl Marxen planteamenduan oinarritzen direla. Pedagogo hauek garrantzia handia ematen diote ikasleei bere inguruan gertazen denaren parte bihurtzeari eta haiek inbolukratzeari batez ere gizarteari begira. Horregatik pedagogoia honen aburuz, ikaskuntza prozesua pertsonaren eraldakuntza sozialaren parte da.


Pedagogia kritikoaren helburua azken finean ikasleen pentsamendu kritikoa garatzea da, jarrera etiko, politiko eta sozial batetik. Honela, ikasleak zenbait galdera egingo dizkio bere buruari gaitasun kritiko eta hausnarketa pertsonala sustatuz. Ondorioz, ikasleak gizartean bere papera zein den ezagutzen du.

Hauek dira pedagogia kritikoaren ezaugarri batzuk:
  • Hezkuntza sistema tradizionala aldatu nahi du.
  • Hezkuntza prorposamen honek ikasten denari buzko pentsamendu eta jarrera kritikoa sustatzen du.
  • Gizarte aldaketak bultzatzen ditu prozesu politiko eta sozialak jartzearen ondorioz.
  • Galderaren pedagogia garatu behar da. Beti gaude erantzunaren pedagogia egiten eta haurrek egiten ez dituzten galderei ematen diegu erantzuna.
  • Alfabetizazioak berarekin dakar ekonomiaren, politikaren eta errealitate sozialaren ulermena. Beraz irakurtzeaz eta idazteaz baino haratago doa.
  • Erakusteak errespetua eskatzen du.
  • Erakusteko beharrezkoa da hitzak ereduetan gorpuztea.
  • Erakusteko ikaslearen autonomia errespetatu behar da.
  • Erakusteko beharrezkoa da segurtasuna, gaitasun profesionala eta eskuzabaltasuna izatea.
  • Erakusteak entzuteko gaitasuna izatea eskatzen du.
  • Zapalduaren pedagogia zapalduarena izateari uzten dio eta pertsonen etengabeko askatasun prozesuaren pedagogia izatera igarotzen da.
  • Ekintza eta hausnarketan oinarritzen da.

HEZITZAILEREN ROLA
Pedagogia kritikoan diharduen hezitzailea irakasle gogoetatsua izan behar da eta ikaskuntza proposamen berriei irekia egon behar da. Aipatzekoa da, hezitzaileak ez duela klaseak emateko programaren arabera zehatz mehatz jarduten, baizik  eta  haurraren interestatik abiatuta ematen dituela klaseak. Bere helburua  ikasleen arrazoiketa prozesua eta ulermena bultzatzea da egoera ezberdienen aurrean. 

Helburu hori lortzeo irakaslea gai izan behar da egoerak analizatzeko eta jarduteko modua moldatzeko zein bere praktika aldatzeko. Horretarako irakaslearen aldetik etengabeko hausnarketa prozesu bat eman behar da, prozesu horrek bost pauso dauzka: Maparen nondik norakoak marraztu, mapari esanahia eman, ihardetsi, ebaluatu eta jardun. 

Irakasleak bere lanarekiko duen pentsamendu kritikoa funtsezkoa da, horren arabera jakingo baitu ikasleekin zuzen jokatzen ari den ala ez, haien beharren arabera jarduten duen ala ez, ikaslearen ikaskuntza integrala bultzatzen duen ala ez…

IKASLEAREN ROLA

Pedagogia kritikoaren arabera, ikasleak ikaskuntza esanguratsua eduki dezan, ikasle akitboa izan behar da. Horrekin batera, ikaslea ikaskuntza berrietara irekia egon behar da, bera baita bere pentsamendua aldatu dezakeen bakarra.  

Hau da, ikasleak jarduera ezberdinetan eta gelako elkarrizketetan parte hartu behar du, bere buruaren, ikasitakoaren eta inguraren inguruko hausnarketak egin behar ditu, eta beraz ikasle kritikoa izan behar da.

HEZITZAILEAREN ETA IKASLEAREN ARTEKO ERLAZIOA

Ikaslearen eta irakaslearen arteko erlazioa bidirekzionala izango da. Bien artean komunikazioa egongo delako eta haien arteko ulermena sustatzen delako. Ikasleen eta irakasleen arteko etengabeko interazkioa egon behar da.


PAULO FREIRE

Paulo Reglus Neves Freire (1921-1997) Brasilen jaio zen. Bera izan zen XX. mendeko pedagogia kritikoaren bultzatzaile eta erreferente nagusia. Freireren teoria eraldaketa eta aldaketa sozialetan oinarritzen da. Eta horregatik 1963.urtean alfabetizazio programa bat sortu zuen herritar pobreeentzat txiroentzat honela “zapalduen pedagogia” garatu zuen. Bera bizi zeneko testuinguru soziala txirotasun handikoa izateak erabateko eragina izango du bere ideiak aurrera eramateko orduan.


Haren pentsamendua, heziketa, askatasunaren praktika dela onartzetik hasten da, “gizaki bukatugabea” oinarritzat hartuta. Berak zioen gizakiok izaki garen neurrian, ikasten gaudela, eta etengabeko ikaskuntza horrek egiten duela gizakia “bukatugabea”. Horrek adierazten du beti aldatzeko zerbait dagoela. 
“Autonomiaren Pedagogia” deritzon lana burutu zuen, ezagutza kritikoa praxis politiko eta kulturalean zentratua zegoena.

“Autonomiaren pedagogia”-n lehenengo urratsa errealitatea ezagutzea izango da. Gizakiak bere munduaz kontziente izan behar du, bere  kontzientzia  ekintza-hausnarketak  prozesuaren barnean egon behar duelarik, kontzientziazio horrek ahalbidetuko baitu errealitatearen eraldaketa.

Paulo Freirek irakasle eta ikasleen arteko harremanarentzat bide berri bat zabaldu zuen eta bere ideiek mundu osoko prozesu demokratikoan eragina dute.  Bere metodoak herriaren kultura du oinarritzat.

JÜRGEN HABERMAS 

Jürgen Habermas 1929ko ekainaren 18an Düsseldorfen, Alemanian jaio zen. Soziologo eta filosofoa da, teoria kritikoa eta pragmatismoa bultzatzen ditu. Habermas Frankfurteko Eskolako bigarren belaunaldiko kide aipagarriena eta Gizarte Ikerketa Institutuan garatutako Teoria Kritikaren erakusleetako bat da. Bere ekarpenen artean, ekintza komunikatiboaren teoria, diskurtsoaren etika eta deliberazioaren demokraziaren teoria eraikitzen dira.

Pedagogia kritikoa, teoria filosofiko batean oinarritzen da eta hezkuntzaren orientazioa da  zeinetan sozio-hezkuntza praktika justifikatzen dituen postulatuak errebisatzen dituen. Korronte hau estatusaren analisietatik abiatzen da eta bi eratakoa izan daiteke: pertsonala edota komunitarioa. 

Aipatutako analisiak ikasleek eta pedagogoek egin ditzazkete eta bi oinarrizko xede dituzte. Batetik, gizarte eta erakundeen erlazioen konplexutasuna aztertzeko eta bestetik, horiek nola laguntzen duten errealitatzea bidegabea izaten kontzientzia izateko.

Pedagogia kritikoaren esanetan, eraldaketa soziala bultzatzeko hezi behar da. Hezkuntza sistemaren zeregin nagusia eraldaketa sozialaren beharraz kontzientziatzea eta eraldaketa bultzatzea izango lirateke. Arrazoi nagusiak honako hauek dira: aberastasun ekonomikoaren eta kontzentrazioa bultzatzeagatik, desberdintasun sozial handiak sortzeagatik, gehiengoaren esplotazioan oinarritzen den sistema izateagatik…

Habermasen planteamenduak bakoitzak bere kabuz pentsatzeak duen garrantzia indartzera bideratuta dago. Baita giza harremanen aldarrikapenean ere. Zentzu horretan, Paulo Freireren estiloan hezkuntza askatzaile batekin lotura dago. Askapen pertsonalerako proposamen honen erreferentzia zientzia eta teknologian oinarrituta dago, baldin eta gizateriaren lorpen horiek modaren eta kontsumoaren ezinbestekotasunaren bidera gisa baztertzen badira. Hezkuntzari buruzko ikuspegi horiek transferitzea, esparru honetan pedagogia kritikoaren paperaren arabera, desira eta arrazionaltasuna, naturaren eta arrazoiaren artean, gaur egungo erronka bat da.

Pedagogia kritikoaren zeregina hezkuntza prozesuko eragileak, hezitzaileak eta hezitzaileak konbentzitzea da, zientzia eta teknologia gizakien helburu eta balioen zerbitzura jarri behar da. Ekintza komunikatiboa edo argudiatutako ekintza, hizkuntzak bitartekatutako zeregin soziala da, norberak bere burua bereganatu eta besteari transmititzen zaiona, interpretazioaren azpian egiten diren kodeen eta diskurtsoaren parametro etikoen arabera finkatzen diren kodeen arabera. Beraz, ikaskuntza hezkuntza prozesuaren baldintza subjektibo eta objektiboen bidez lortzen da. Arrakasta agertokia portaera eta portaera erlazioetan oinarrituta egituratzen da, betiere ekintza garrantzitsua hezitzailearentzat eta ikaslearentzat, azken finean prozesuko eragileak direlako.

HENRY GIROUX

Henry Giroux 1943an 8an jaio zen, Providence izeneko herrian. Langile klaseko familia batetik dator. Pedagogia kritikoaren aitzindarietako bat izan zen.

Bere teoriak ikaslearen pentsamendu kritikoak sustatutako estrategia didaktikoen garrantzia dute oinarri eta demokrazia, justizia soziala, boterea, kultura eta komunitatearen testuingurua hartzen dute kontuan.

Girouxek zioen pedagogia kritikoaren helburu nagusia ez zela soilik heziketa berri bat, gizarte berri bat baizik. Uste zuen pentsamendu kritikoa arriskuan zegoela. Gizartean, pentsatzea zerbait arriskutsua zela. Beraz, uste zuen pedagogia kritikoaren moduak garatu behar zirela, bertako gizartearen alternatiba irudikatu behar zutenak.

Hezkuntza, Henry Girouxen arabera:
  1. Hezkuntza oso kaltetua ikusten da indar politiko eta korporatiboengatik. Ezin da hezkuntzaz hitz egin, egitura politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen inguruan hitz egin gabe. Izan ere, izugarrizko presioa eragiten dute.
  2. Egungo gizarteak hezkuntzaren mamia mespretxatzen du. Norbanako interesak, diruak, merkatuak, kontsumismoak, interes publikoarekiko beldurra, partekatutako erantzukizuna, baloreak eta instituzio demokratikoak dira nagusi gure gizartean. Honek, komunitatearekin, justiziarekin, berdintasunarekin eta ondasun erkidearekin amaitzen du, eta bidean, hezkuntza eta pedagogia ezabatzen ditu.
  3. Gaur egungo eskoletako pedagogiak bortitzak dira. Froga eta azterketa mordoak egiten dituztenak,  kritikotasuna itzaltzen duten hezkuntza  moduak eta imaginaziorik gabeko espazioak sortzen dituztenak, antolakuntza sistema errepresiboak eta zigorran, memorizazioan eta konformismoan oinarritutakoak giro bat sortzen dute non ikasleek berehala ulertzen duten eskola leku desatsegin bat dela.
  4. Hezkuntza, konprometitua, kritikoa eta iraultzailea izan behar du. Hezkuntza, diploma edo lana lortzeko instrumentu gisa baino zerbait gehiago ikusi behar da. Irakaskuntzak historikoki gaitasun kritikorako tresna gisa izan duen papera berreskuratu behar dugu eta hau erabili, ikasleak munduarekin konpromezua erakusten duten agenteak izan daitezen, funtsezko gai  sozialei aurre egitearren arduratuta eta demokrazia erradikal eta iraultzaile baten esanahia eta praktika sakondu eta hedatzeko prest.
  5. Pentsamendu kritikoa arriskuan dago. Egungo gizartean, pentsatzea zerbait arriskutsuan bihurtzen da, pentsamendua bultzatzen den lekuen moduan. Hazten doazen politika eta praktika antidemokratikoak desafiatzeko gai diren pedagogia kritikorako moduak garatu behar dira, eta egungo gizartearen aurrean desberdintasunean, ingurumenaren degradazioan eta ideal nazionalak bezala, gerraren eta militarizaioaren goratzean murgildutako alternatiba bat imaginatzea ahalbidetzen dutenak.
  6. Hezkuntza ez da soilik eskoletan ematen. Instituzio ugari daude, komunikabideetatik hasita espazio digital berriak bitarte eta hauek pedadogia publikoaren deiaren parte dira eta funtsezkoak suertatzen dira borondate zibikoa eta politikoa hedatu eta ahalbidetzeko edo isilarazteko.
  7. Hezkuntza birpentsatu behar da, instrumentu demokratiko bat izan dadin. Geure buruari galdetu behar diogu demokrazioa batean zer lortu behar duen hezkuntzak, hezitzaileek zein lan egin behar duten gazteak pentsatu, galdetu, zalantzan jarri, imaginatzeko beharrezko gaitasunetaz dohatzea ahalbidetzeko eta azken batean haiek hezkuntzaren garrantzia defendatzeko, kritikoki implikatutako eta sozialki ardurasuak diren herritarren tresna inspiratzaile eta bultzatzaile gisa, baldintza ekonomikoak, politikoak eta etikoak sortzeko.
  8. Pedagogia kritikoa ikuspuntutik ikaskuntza ezagutzen transmisioa baino askoz ere gehiago da. Pedagogia kritikoa ez da teknika eta metodologiak komunikatzera mugatzen, baizik eta ikasgelean eta beste espazio hezigarrietan benetan gertatzen dena ulertzen zentratzen da, ikaskuntza eta aldaketa sozialaren arteko erlazioaren, zein ezagutzak duen balio gehiago edo zerbait ezagutzeak zein esanahi duen inguruko galderak eginez. Erreflexio kritikoan jartzen du enfasia, ikaskuntza eta eguneroko bitzaren artean zubi bat sortzen du, botere eta ikaskuntzaren arteko lotura ulertzen du eta eskubide demokratikoak eta identitatea zabaltzen ditu.
  9. Irakasleek erantzukizun handia dute pedagogia kritikoaren garapenari dagokionez, baina ezin dute beti honetan jardun. Irakasleek, hezkuntzaren boterea baliatu behar dute demokrazia eta justiziak jasaten dituzten mehatxuak geldiaraziko dituen kultura formatibo bat sortzeko eta identitatea, pentsamendua, harreman sozialak eta politikaren aurreko eredu alternatiboak eskainiko dituzten esfera publikoak, idealak, baloreak eta politikak bultzatuko dituena. Izan ere, irakasleen lan baldintzek, denbora eta lan administratiboen kargak ez dute denborarik uzten eta ez dute intelektualtasun espaziorik  sortzen beren trebetasunak modu egokian praktikan jartzeko.
  10. Azken helburua ez da soilik hezkuntza berri bat sortzea, baizik eta gizarte berri bat eratzea. Ez dugu imaginatu behar soilik apurtuta dagoen gizarte bat berritzen dugula, baizik eta ezabatu egiten dugula: gizarte mota berri bat behar dugu, diskurtso berri bat, instituzio berri batzuk. Eta hori egiten hasteko, hezkuntza eta bere inplikazioak seriotasunez hartzen hasi behar ditugu, ulertu pedagogiarekin ez garela soilik ezagutza aldatzen ari, baizik eta kontzientzian eta pertzeptzioan eragiten ari garela, eta haien burua merkatu-prezioagatik defini ez ditzaten subjektibitate berriak sortzeko boterea dugula.

PEDAGOGIA KRITIKOA GAUR EGUNGO IKASTETXEETARA EKARRIZ

Pedagogia kritikoak subjektua gizarte-aldaketaren eragile bezala aitortzen du, eskola-lana horretara bideratuz.  Hortaz, eremu kontzeptual bat da non arazo indibidual eta kolektiboak bai teorikoki bai praktikoki analizatzen diren. Testuinguru honetan, estatuak eta gizarteak sortu dituzten bizimodua eta horietatik eratorritako bizimodu akademikoa zalantzan jartzeko diseinatu eta inplementatu egiten da curriculuma. Didaktikari dagokionez, ikasle, irakasle, gizartea eta jakintzaren arteko elkarrizketa bezala ulertzen da, beti perspektiba funtzionalak kontuan hartuz, eskola komunitatearen eta gizartearen proiektu eta zailtasunekin bateratzeko (Ramírez Bravo, 2008).  

Pedagogia kritikoa, beraz, zapalduen auto-askapenerako bidea da, hezkuntza-forma bankario, autoritario eta baztertzaileen aurkako erresistentzia eta transformazioa bilatzen baitu (Gómez Torres eta Gómez Ordóñez, 2011). 


BIBLIOGRAFIA

https://www.ecured.cu/Henry_Giroux


http://gauregungopedagogiamotak.blogspot.com/p/pedagogia-kritikoa.html




http://xximendekopedagogia.blogspot.com/2015/10/pedagogia-kritikoa.html


https://www.aulaplaneta.com/2017/10/30/recursos-tic/henry-giroux-vision-educativa-diez-puntos/

https://www.significados.com/pedagogia-critica/

http://irislizam.blogspot.com/2010/05/la-pedagogia-critica-como-modelo.html

https://es.slideshare.net/Annabed/modelo-critico
https://es.calameo.com/read/004752955dbdec8ff7df4

https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/25905/GRAL_Menoyo_Bonilla_Maria.pdf?sequence=1&isAllowed=y
http://www.redalyc.org/articulo.oa?id=345941358009

https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/4638339.pdf
https://www.diariolibre.com/opinion/en-directo/habermas-y-la-pedagogia-critica-YH5339515



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

10.saioa. 2020-04-29

Gaurko saioan, azterketaren nondik norakoa pixka bat ikusteko, beste adibide pare batzuk jarri ditugu. Atzoko eta gaurko saioa baliagarriak...