Translate

2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

10.saioa. 2020-04-29

Gaurko saioan, azterketaren nondik norakoa pixka bat ikusteko, beste adibide pare batzuk jarri ditugu. Atzoko eta gaurko saioa baliagarriak izan dira batez ere, orain arte norberak bereganatu dituen kontzeptuak errepasatu ditzan.  



2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

Azterketari buruzko argibideak. 2020-04-28

Gaurko saioan, azterketa ordezkatuko duen lanaren inguruko argibideak eman dizkigu irakasleak. Lanaren nondik norakoak ikusteko adibide pare batzuk jarri ditugu eta azkenik zalantzak argitu ditugu. Gaur beraz, gure azken saioa izan da, hortaz, azken eguna ere gure zalantza guztiak argitzeko.



2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

Gaur lan guztiak bidaltzeko epea. 2020-04-27

Gaur arte lan guztiak amaitzeko eta bidaltzeko epea izan dugu. Orokorrean, lanekin zailtasunak izan ditudan arren, irakasleak emandako argibideak lagungarriak suertatu zaizkit. Horretaz gain, esan beharrak dut jada lan guztiak bidalita ditudala, baita taldeko Unitate Didaktikoa. Taldean orokorrean ondo moldatu gara lana aurrera eramateko, zenbait zailtasun izan ditugun arren. 
Bestetik, kurtsoaren amaierara hurbiltzen ari gara eta egoera bereizi hau dela eta hartzen ari diren erabakietara egokitu beharko dugu, gelditzen den azken txanpa ahalik eta hoberen gainditzeko.





2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

Pedagogia desberdinen ideien alderaketa lana. 2020-04-24

Hona hemen, pedagogia desberdinen ideien alderaketa lana. Zailtasunak izan dituda arren, irakasleak plataforma bidez eskainitako saio birtualetan emandako argibideak lagungarriak izan dira, zalantzak argitzeko eta lana egoki egiteko. 

2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

8.saioa. 2020-04-22

Gaurko saioa, Unitate Didaktikoaren inguruko zalantzak komentatzeko azkena izan da, hurrengo saioa azterketa moduko azken lanari buruzko argibideak emateko izango da. Unitate Didaktikoari dagokionez, pixkanaka pixkanaka amaitzen goaz eta orokorrean ondo moldatzen ari gara.


2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

Aste santu ondorengo lehen saioa. 2020-04-21

Aste santuko oporrak amaitu dira jada eta gaur beraz, didaktikako 7.saioa izan dugu. Gaurko saioaren denbora tartea, unitate didaktikoaren inguruko zalantzak argitzeari eta baita bizitzen ari garen egoeraz geroztik ikasgai honi dagokionez zein erabaki hartu diren komentatzeari eskaini diogu (ebaluazioa eta azterketa, batez ere). Azterketei begira, lana guztien entregatze datarekin zalantza genuenez, berriz ere finkatu dugu entregatze data. 




2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

Aste santu aurreko azken aurreko eguna. 2020-04-07

Gaur, ez dugu saiorik izan, izan ere, aste santua bukatu bezain laister bina lan ditugu entregatzeko, beraz, gaurkoan, alde batetik, pedagogoen bigarren lana aurreratzen aritu naiz eta bestetik, arazo-egoeraren lanari eutsi diot, pixkanaka pixkanaka bukatzen joateko.








2020(e)ko apirilaren 8(a), asteazkena

Aste santu aurreko azken eguna. 2020-04-08

Gaurkoan ere ez dugu saiorik izan, izan ere, aurrekoan esan bezala, aste santua datorrela eta, lanak ditugu aurreratzeko eta pixkanaka amaitzen joateko, beraz, horretan aritu naiz gaurko egunean.

2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

Lan modularra entregatzeko azken eguna. 2020-04-03

Gaurko lan modularra entregatzeko epea genuen eta jada entregatu dugu lana. Prozesuan zehar zailtasunak eta zalantzak izan ditugun arren, pixkanaka horiek argitzen joan gara eta azkenean lortu dugu bidea egitea. Egun bizitzen ari garen egoera berezi hau kontuan izanda, irakasleak eskainitako saio birtualak eta korreoz zalantzak argitu izana oso lagungarria suertatu zaigu denei.
Orokorrean, lan handia egin dugu taldean eta niri behintzat, oso interesgarria, aberasgarria eta polita iruditu zitzaidan aukeratutako eskolan egindako behaketan haurrekin, irakasleekin eta nire taldekideekin batera bizi nuen esperientzia. 






2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

Unitate Didaktikoan sakontzen. 2020-04-01

Gaurko saioan pedagogoen eta korronte pedagogikoen lanari buruzko zalantzak argitzeari amaiera eman diogu eta Unitate Didaktikoari eskaini diogu denbora. Beraz, orain bai, aurrera jarraitu dezakegu pedagogoen lan indibidualarekin. Bestetik, Unitate Didaktikoaren inguruan genituen zalantzak argitzen aritu gara, hortaz, hainbat atalen errepaso txikia egin dugu. 





10.saioa. 2020-04-29

Gaurko saioan, azterketaren nondik norakoa pixka bat ikusteko, beste adibide pare batzuk jarri ditugu. Atzoko eta gaurko saioa baliagarriak...