Gaurko saioan, azterketaren nondik norakoa pixka bat ikusteko, beste adibide pare batzuk jarri ditugu. Atzoko eta gaurko saioa baliagarriak izan dira batez ere, orain arte norberak bereganatu dituen kontzeptuak errepasatu ditzan.
Didaktika Orokorra ikasgaiko egunerokoa
Translate
2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena
2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea
Azterketari buruzko argibideak. 2020-04-28
Gaurko saioan, azterketa ordezkatuko duen lanaren inguruko argibideak eman dizkigu irakasleak. Lanaren nondik norakoak ikusteko adibide pare batzuk jarri ditugu eta azkenik zalantzak argitu ditugu. Gaur beraz, gure azken saioa izan da, hortaz, azken eguna ere gure zalantza guztiak argitzeko.
2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena
Gaur lan guztiak bidaltzeko epea. 2020-04-27
Gaur arte lan guztiak amaitzeko eta bidaltzeko epea izan dugu. Orokorrean, lanekin zailtasunak izan ditudan arren, irakasleak emandako argibideak lagungarriak suertatu zaizkit. Horretaz gain, esan beharrak dut jada lan guztiak bidalita ditudala, baita taldeko Unitate Didaktikoa. Taldean orokorrean ondo moldatu gara lana aurrera eramateko, zenbait zailtasun izan ditugun arren.
Bestetik, kurtsoaren amaierara hurbiltzen ari gara eta egoera bereizi hau dela eta hartzen ari diren erabakietara egokitu beharko dugu, gelditzen den azken txanpa ahalik eta hoberen gainditzeko.
2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala
Pedagogia desberdinen ideien alderaketa lana. 2020-04-24
Hona hemen, pedagogia desberdinen ideien alderaketa lana. Zailtasunak izan dituda arren, irakasleak plataforma bidez eskainitako saio birtualetan emandako argibideak lagungarriak izan dira, zalantzak argitzeko eta lana egoki egiteko.
2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena
8.saioa. 2020-04-22
Gaurko saioa, Unitate Didaktikoaren inguruko zalantzak komentatzeko azkena izan da, hurrengo saioa azterketa moduko azken lanari buruzko argibideak emateko izango da. Unitate Didaktikoari dagokionez, pixkanaka pixkanaka amaitzen goaz eta orokorrean ondo moldatzen ari gara.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
10.saioa. 2020-04-29
Gaurko saioan, azterketaren nondik norakoa pixka bat ikusteko, beste adibide pare batzuk jarri ditugu. Atzoko eta gaurko saioa baliagarriak...


