Translate

2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

3.saioa. 2020-03-31

Gaurkoan, pedagogoen ideiak kontrastatzeko lanaren eta Unitate Didaktikoaren inguruko zalantzak argitu ditugu berriro ere.  
Pedagogoen lanari dagokionez, pedagogo eta korronte pedagogiko batzuen ideiak besteekin nola kontrastatu komentatu dugu, antzekotasunak eta desberdintasunak bereiziz eta azkenengo puntu bezala gehien errepikatutako ideia horiek gaur egungo ikastetxeetara ekartzeko zein proposamen egingo genituzkeen ondo adierazi behar ditugula azpimarratu dugu.
Unitate Didaktikoari dagokionez, honek izan beharreko ataletan agertu behar diren kontzeptuetan gehiago sakondu dugu.

Beraz, gaurko saioan, lanak egiteko nituen zalantzak argitu ditut. Bihar, pedagogoei buruzko azken saioa izango dugu eta hurrengo saioan Unitate Didaktikoan gehiago zentratuko gara.




2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

Ebaluazioa aprendizai gisa. 2020-02-26

Gaurko saioan, arazo-egoeraren lana egiterakoan kontuan hartu beharreko hainbat gauza azaldu dizkigu irakasleak.
Jarraian helburuen inguruan hitz egin dugu. Helburuak, planifikatzen lagundu behar digute.
Bestetik, unitate didaktiko batek eduki beharko lukeen egitura erakusten du: hasierako fasea, garapen fasea, komunikazio/aplikazio-fasea eta orokortze- eta transferentzia-fasea), eta azken produktu bat lortzera bideratutako askotariko jarduerak, elkarri lotuak. Jarduera horien bitartez, ikasleek diziplinari lotutako konpetentziaz gain, oinarrizko zeharkako konpetentziak landuko dituzte (izaten ikasteko, ikasten eta pentsatzen ikasteko, hitzez hitzik gabe eta baliabide digitalak erabiltzeko, ekimenerako eta ekiteko espiriturako eta elkarrekin bizitzeko).
Helburuak maila hierarkikoan ordenatu behar dira goitik behera, bakoitzaren zehaztasunaren arabera. Bestetik, argi eta garbi ikusi behar da zer proposatzen dugun, ezin zaio beste interpretaziorik eman. 
Jarduera batera iristeko, aldez aurretik jakin behar dituzten gauza guztiak ipini behar dira; era berean, jarduera batera iristeko, aurretik beste hainbat jarduerak eginak izan behar dituztela kontuan izan behar dugu.
Hiru kurrikulum-eduki mota daudela ikusi dugu: adierazpenekoak, jarrerazkoak eta prozedurazkoak. Edukiak hautatzeko irizpide orokorrak daude.
Aurrekoan irakurri genuen aprendizai esanguratsuei buruz hitz egiten duen testua gogora ekarri dugu. Bestetik, ingurune sozio-kulturala, hau da, testuingurua kontuan izan behar dugu.

Ondoren, proiektu bat ikusi dugu: Proyecto nuestro calendario.
Proiektu honetan azaltzen dutena ondorengoa da: Ikastetxetik egutegiak banatzen dira urtero. Izan ere, egutegiak bukatu zirenean arazo egoera bat sortu zen. Horri helduta, irakasleak, egutegia beraiek egitea proposatu zuen. Baina horretarako hainbat gauza zehaztu behar zirela ikusi zuen: Zein material erabili egutegia egiteko, zein argazki erabili, etab. Eta horretarako hainbat gauza kontuan hartu behar zirela: Zein gauza agertzen diren egutegi batean, zer ezagutzen duten horren inguruan, zer interesatzen zaien, zertarako erabiltzen duten egutegia,... askotan etxean agenda bezala erabiltzen dutela ikusi zuten. Hori guztia jakinda, argi izan behar da zer jakin edo landu nahi duten honekin, egingo duten egutegi hori benetan funtzionala izan behar duela, etxera eramango dutela (beraz, etxekoek ere ulertzeko modukoa izan behar duela), egunkariak izango duen orri-kopurua, etab.
Honekin batera, zenbakuntzarekin zerikusia duten kontzeptuak lantzen hasi ziren: zergatik agertzen diren koloreak, zenbakiak, marrak, zazpinaka banatzea, zergatik komeni den igandea beti kolore berdinarekin adieraztea...
Familiei deitu zieten eta gelan zeuden hizkuntza guztietan jarri zituzten hilabeteen izenak. 
Hainbat galdera sortu ziren, adibidez: zergatik antolatzen dugu egutegia horrela, honela europa mailan eta beste tokitan nola antolatzen den ikusi zuten.
Ikasleen urtebetetze egunaren arabera egitea, haien interesgune bihurtzen da, beren bizitzarekin lotuta dagoelako. Eztabaidak sortu ziren eta azkenean erabaki zuten gelarako egutegi bat egitea eta beste bat bakoitzarentzat, noreberaren interesen arabera. Osatzen hastean, konturatu ziren bi orri txuri gelditzen zirela eta berriro komentatu zuten egutegietan zein gauzak agertzen ziren, horrela eskolaren logoa portada bezala ipintzea zehaztu zuten (konturatu gabe, sinbologia lanketa sakona egin zuten). Beraz, orokorrean oso proiektu sakona izan zen hau.

Gero, Bartzelonako eskola inguruko testu bat bidali digu etxean irakurtzeko.
Ondoren, ebaluazioaren inguruan sakondu dugu. 
Ebaluazioa, aprendizai bezala ulertu behar dugu. Helburuak lagundu behar digute aldiro nola goazen jakiten. Ebaluazioa beti da aprendizai mota bat. Esaldi bat ikusi dugu: "Ebaluazioa ez bada aldatzen, ez da ezer aldatzen". Esaldi hori egia da. Ebaluazio jarraitutik etengabeko ebaluaziora pasa gara. 
Ebaluazio mota funtzionalak ikusi ditugu: formatiboa, iragartzailea, diagnostikoa, batutzailea eta informatiboa. Formatiboa da garrantzitsuena, etengabe ari garelako begiratzen ikaslea nola dabilen eta zertan hobetu behar duen.



Ebaluazio irizpideak: Normalean, ebaluatzerakoan puntu batzuetan fijatzen gara, ezin dugu den dena ebaluatu, alegia. Horretarako zein adierazle erabiliko ditugun erabaki behar dugu. Datuak jaso behar dira, datu horiek aztertu behar dira eta horretarako euskarri edo tresna bat erabili behar dugu. Normalean ikastetxeetan intuizioz ebaluatzen dugu. Erabaki pedagogiko eta sozialak hartu behar dira, eta pedagogikoak dira guri gehien interesatzen zaizkigunak. Ebaluazioaren protagonista ikaslea izan behar du, gu ordea, laguntzaile izan behar dugu. Kalifikazioak zentzua du ikastaro edo ikasturtearen amaieran, ziurtagiri edo akreditazio gisa. Zebakiak ez digu informazioa ematen, soilik bukaera bukaeran.
Kataluniako ikastetxeko adibide errealak ikusi ditugu eta ikerketen inguruan hitz egin dugu.
Zuzenketak ez du ezertarako balio, ondoren auto edo ko-zuzenketa bat ez badago. Ikasleak jakin behar du zer egin duen ondo eta zer egin duen gaizki. Lehenengo, gure itxaropenak ikasle bakoitzarekiko eta gero autoebaluazioa.
Gelako ikasle kopurua kontuan harturik, gaitasun araberako taldekatzeak egiten dira. Izan ere, honek, nohizean behin erronka bezala bai baina beti horrela funtzionatzeak ez du laguntzen.
Kurtsoa errepikatzea beste mito bat da, ez du inpaktu positiborik. Autoestima jaitsi egiten da, ikaskideekin harremanak zalantzan jartzen dira,... 
Ebaluatzen dakien pertsonak, ikasleak egiten ari den horren zergaitia interpretatzen daki. Ondorengo ezugarri hauek izan behar ditu, alegia:


- Eginkizunaren helburua interpretatzen dute (badakite zergatik egiten duten).
- Eginkizuna egin aurretik, aurreratu eta planifikatu egiten dituzte egin behar dituzten ekintzak.
- Ebaluazio irizpideak ezagutzen dituzte (planifikatutako ekintzekin erlazionatzen dira).

Adibide pare bat eta ekintzen inguruan hainbat diapositiba ikusi ditugu, planifikazioa, aprendizai esanguratsua, etab uztartuz.

Gaurko saioan, ebaluazioa aprendizai gisa ulertu behar dugula ikasi dut eta honi lotuta, ebaluazio garaian zein gauza hartu behar diren kontuan. Hortaz, haurraren prozesu guztia haintzat hartu behar dugula eta ez azken emaitza.

2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

Unitate didaktikoaren inguruko zalantzak argituz. 2020-03-25

Gaurko saioan, Collaborate plataforma bidez, Unitate Didaktikoaren inguruko zalantzak argitzen aritu gara eta irakasleak lan honen inguruko hainbat argibide eman dizkigu. 
Gure taldean zalantzak izan ditugu lan honen nondik norakoarekin, izan ere, gaurko klasearekin ni behintzat nire zalantza guztiak argitu ditut,  alegia, emandako informazioa oso lagungarria suertatu zait beraz gaurko egunean, berriro ere lanari eutsi eta pare bat buelta emango dizkiogu.










2020(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

Lehenengo klase birtuala. 2020-03-24

Gaurkoan, lehen klase birtuala izan dugu Collaborate plataforma bidez, klase presentzialak izan genuen azken alditik. Aste hauetan klaseak nola emango ditugun, azterketa eta ebaluazioa nola izango diren eta egin beharreko lanen inguruko hainbat zalantza argitu ditugu. Bizitzen ari garen egoera berezi hau dela eta, hainbat aldaketa eman dira eta hori dela eta, lan egiteko modua aldatu da ere. Oraingoz, arazo-egoera eta pedagogoen lana ditugu bukatzeko eta beraz, didaktikako saioei dagokion egunetan bi lan hauek lantzen arituko naiz.






2020(e)ko martxoaren 20(a), ostirala

Klaseak etxean. 2020-03-18

COVID-19a dela eta hartutako erabakiak ikusita, etxean geratu beharra dugu, beraz, aste hauetan klaseak desberdinak izango dira, lanak etxetik egin beharko baitugu.
Alde horretatik, lanari dagokionez lasaiago gabiltza, denbora gehiago baitugu, izan ere, lan egiteko modua ez da egokiena, batez ere taldeko lanak egiteko, askotan oso lagungarria izaten baita taldean elkartzea, zalantzak argitzeko, erabakiak hartzeko, lana banatzeko, baina oraingoz horrela arituko gara lanean, ahal bezala moldatuz.
Gaur, Unitate Didaktikoarekin aurrera jarraitu dut. Hasieran egia da pixka bat galduta ikusi ginela, baina pixkanaka aurrera eramaten ari gara lana.
Unitate Didaktikoaz gain, banakako pedagogoen lana egin beharra dugu, beraz aste hauetan, bi lan hauek lantzen arituko naiz.


                                                      

2020(e)ko martxoaren 19(a), osteguna

Unitate Didaktikoa aurreratuz. 2020-03-19

Oraingoz eta abisu berririk jaso arte, etxean lan egin behar dugunez, aste hauetako dinamika nahiko monotonoa izango da.
Gaurkoan ez dut aipamen berezirik. Unitate Didaktikoa egiten aritu naiz eta suertatu zaizkidan zalantza eta ideiak taldekideekin argitzen moldatu naiz.




2020(e)ko martxoaren 11(a), asteazkena

Pedagogoen inguruan beste lan bat. 2020-03-11

Gaur, taldetan egindako pedagogoen lanak komentatu ditugu. Bestetik, irakasleak gure blogak errebisatuta orokorrean ikusi dituen gauza pare batzuk komentatu dizkigu, bloga egiterakoan hauek kontuan har ditzagun.
Jarraian, pedagogoen inguruan egingo dugun bigarren lan hori gauzatzeko argibideak eman dizkigu. Lan honetan, azaldu behar dugu, ikusitako eta landutako ideia pedagogikoetatik zein iruditzen zaizkigun posible direla aurrera eramatea. Ondoren, lana egiten hasi gara eta lana egin bitartean zalantzak argitzen aritu gara.


2020(e)ko martxoaren 10(a), asteartea

Behaketa txantiloiaren azalpena behaketekin uztartuz. 2020-03-10

Gaurko saioan, behaketa astean erabili genuen txantiloian azaltzen diren atalak ikusi eta zalantzak argitu ditugu.

Eskolako behaketa astean, z
ein ikaskuntza-irakaskuntza mota gertatzen den behatu behar izan genuen. Proiektuka lan egiten duten edo fitxak egiten dituzten, etab. Bestetik, klasean, ikaslearen rola behatutako kasu bakoitzaren arabera nolakoa den ikusi dugu: aktiboa edo pasiboa, hartzailea edo eraikitzailea,... Irakaslearen rolari dagokionez, ordea, zigorra edo sariak erabiltzen dituen. Zigorrei dagokionez, zigorra ez duela zertan zerbait txarra izan behar ikusi dugu, haurra ikasteko erabiltzen daitekeela ere, zuzentzeko alegia. Adibidez, ikusitako oso kasu argi bat izan da, haurrari patio garairik gabe uzteari egindako aipamena. Kasu honetan, haurrak aktibotasuna behar dute, hainbeste denbora eserita pasa ondoren, hortaz, atseden tarte hori kentzea zigorra izango litzateke dudarik gabe. Ildo horretatik, zigorrak eta neurri hezitzaileak bereizi behar ditugula ikusi dugu. Baita ere, errepikapena oso garrantzitsua dela izenak edo egitura gramatikal oso konkretu batzuk ikasteko adibidez. Behatutako eskola gehienetan imitazioa ugari erabiltzen dutelaz ohartu gara. Irakasleak leihakortasuna sustatzen duen kasu batzuk ere aipatu ditugu. Sustatzen den ezagutza motari dagokionez, jarrerazkoa atera da gehien bat, hau da, elkarren arteko laguntza. Izan ere, behaketa aste bakarrekoa izan denez, seguraski ez dugu aukerarik izan gauza asko behatzeko. Aurrerago, metodologiaren inguran hitz egin dugu: nola egiten duten lan, denboraren kudeaketa nolakoa den, zein baliabide material erabiltzen dituzten... Behatutako eskola askotan txokotan lan egiten dutela ikusi dugu. Azkenik, ebaluazioaren inguruan hitz egin dugu. Ebaluazioa, normatiboa, kriteriala, kuantitatiboa, kualitatiboa, bukaerakoa edo sumatiboa, ebaluazio jarraitua eta hasierakoa edo diagnostikoa izan daitekeela ikusi dugu. Irakasleak termino hauek azaldu dizkigu. Klasearekin amaitu aurretik, irakasleak, aurretik aipatu izan dugun askatasun kontzeptuari lotutako galdera bat egin digu: Aske izan edo nahi dudana egin zein alde dago? Ateratako erantzunak ondorengoak izan dira: Pertsona bat aske izateko, aukera ezberdinak izan behar ditu. Elkarrekiko errespetua egon behar du aske izateko, bestetik, enpatia, lankidetza, elkarbizitza, konpromezua, helburu komunak,... Gaurko saioan ikasi dut, eskola batean egoera ugari eta ezberdinekin aurkitu gaitezkeela, beraz, oso garrantzitsua dela arreta handiz behatzea. Eta ikusten duguna kontuan izatea irakasle garenean nola jardun behar dugun eta nola ez argi izateko.




10.saioa. 2020-04-29

Gaurko saioan, azterketaren nondik norakoa pixka bat ikusteko, beste adibide pare batzuk jarri ditugu. Atzoko eta gaurko saioa baliagarriak...