Translate

2020(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

Kurrikulum izkutu bisuala. 2020-01-29


Gaurko saioan, kurrikulumari buruz aritu gara, aurreko saioan hitz egindakoari lotuta. Horretarako, etxean bi testu irakurri eta hauen inguruan hausnartu behar izan dugu gaurko saioan hitz egingo genuenari buruz ideia zabalago bat izateko. Testu hauen izenburuak ondorengoak dira: El currículum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen eta El currículum oculto: Ideología y pedagogía crítica.

Kurrikulumak dituen definizio anitzak eta zertan datzan komentatu dugu. Kurrikulumari dagokionez, ikusi dugu,  Hezkuntza Sistemak esaten duela zer egin behar den, honek irakaslearen lana markatzen duela eta baita hausnarketa pedagogikoaren iturria dela ere. Planifikazioa oso garrantzitsua dela ikusi dugu. Gaurko saioan ondorengo ideiak azaldu dira: Eboluzio ikaragarria egon da edukietan eta horrek aldaketak eragin ditu planifikazioan eta planifikazioa aldatzearen eraginez, errealitate interaktiboa aldatu da. Kurrikulumean, oinarri hauek: izaera filkosofikoa, testuinguru soziala edo soziologia eta epistemología edo jakintza zientifikoa, ezagutza pedagogikoa eta pedagogiak eragina dute. Epistemología edo jakintza zientifikoa, edukietan eta baliabideetan gehiago zentratuta dago: eduki bezala, aurrerapenak direla eta, gauza berriak ematea eragiten du. Beraz eragina du edukietan eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesu guztietan.
Ezagutza psikologikoa ordea, gehiago kolektiboari begira dago. Pedagogiaren ekarpenak: "indibiduo bakoitza indibiduala da" hortaz, bakoitzak bere burua ezagutzeko aukera, konpetentziak lantzean izaten ikastea, etab.  Pedagogiak, oinarri guztietatik (psikologiatik, epistemologiatik,...) jasotzen duen guztia irakas-ikas funtziorako baliagarri bihurtzen du.

Pedagogia edo kurrikulumari buruz hitz egiten dugunean honi erantzun behar diogula:
- Zertarako ikasi? Konpetentziak/ helburuak.
- Zer merezi du ikastea? Edukiak (prozedurak,..).
- Zelan ikasi hobeto? Metodologia.
- Noiz ikasi? Mailakatzea, kronograma.
- Non ikasi? Espazioaren antolaketa (edozein tokitan ikasi daiteke).
- Nola jakin ikasitakoa? Ebaluazioa.

Egoera bati begira bakarrik ebaluatzen dugu. Ez da baloratzen lagunekin edo beste esparru batzuetan ikasi duena. Jakintza asko kanpotik dator (akademiak, adibidez) eta honek eragin asko izan dezake pertsonarengan, baina ikasle askok ez dute aukera hori.
Askoz gehiago hartzen da kontuan negatiboa dena positiboa dena baino. Gauza postiboak estaltzen dira. Abiapuntuak desberdinak badira, ezin zaie denei gauza bera eta momentu berean erakutsi, bakoitzaren eboluzioa edo garapena hartu behar da kontuan.

Kurrikulumak hiru zehaztapen maila dituela ikusi dugu: 1.Administrazioa, 2.Ikastetxea eta 3.Irakaslea.
Irakasle-taldeak, hezkuntza proiektua eta kurrikulum proiektua gelara nola eraman erabakitzen dute.

Jarraian kurrikulum izkutuari buruz aritu gara hizketan.
Kurrikulum izkutuaren inguruan hainbat gauza azaldu dira: Tituluaren arabera helarazten dugun mezua ezberdina da, kurrikulum izkutua erabiltzen dugu. Ez da esplizituki agertzen baina hor dago. Inplizituki informazio bat, pentsamendua bideratzeko modu bat dago.
Hori hobeto ulertzeko, kurrikulum izkutuaren adibide garbi bat: guk gelan, arbelera eta irakasleari begira orientatuta gaude, horrek inplizituki esan nahi du, jakintza ez dagoela guregan baizik eta irakaslearengan eta erakusten digun informazioarengan.
Kurrikulum izkutua, inkontzienteki guk ohartu gabe egiten den gauza bat da, inplizituki edo izkutuan egiten dena. Adibide argiak dira: eskolako arkitektura, dekorazioa eta uniformea eramatea edo ez. Uniformea eramateak, ikasle guztiak uniformatzen ditu, indibidualtasuna desagertarazten du. Kasu honetan, argi eta garbi nabaritzen da maila soziala eta maila ekonomikoa.




Garrantzia gehiago ematen zaien ikasgaiei, ikusgarritasuna ematen zaie; ikasgai hauek irakasten diren gelak leku ikusgarriagotan edota irisgarriagotan kokatuta daude.
Hezkuntza sistemak behartu egiten gaitu. Haur hezkuntzaren kasuan, garrantzia gehiago ematen zaio gorputzari, mugimenduari, eta lehen hezkuntzan jada mahai eta aulkiekin topatzen gara, horrek nahi edo ez, beste posizio bat izatera behartzen gaitu.
Normalean emakumearekin lotutako ideia hauek trasmititzen dira testu liburuen bitartez batez ere: emakumeak bilutsik agertzen dira, etxea garbitzen, umeak zaintzen, emakume bortxatuak, etab.

Saioa amaitzeko, hainbat irudi ikusi ditugu hauen interpretazioak eginez, beren mezu izkutuak ikusteko.

Gaurko saioan, Hezkuntza Sistemak nolako eboluzioa jasan duen ikasi dut eta horri lotuta, kurrikulum izkutuak duen eragin handiaz eta pedagogiaren ekarpenetaz ohartu naiz. 

2020(e)ko urtarrilaren 28(a), asteartea

Esperientziatik sortutako ezagutzak. 2020-01-28

Gaur urtarrilak 28, aurreko egunekoari lotuta, Cajas de vida: paisajes que nos narran testua irakurri eta komentatu dugu klasean. Testua aztertu ondoren, hezitzaile bezala gure rola zein den komentau dugu. 

Cajas de vida, objektuen bitartez, norbere kontakizun intimoak besteekin partekatzean datzan proiektu bat da.

Haur guztiek, beren kaxa ireki, erakutsi eta partekatzen dute. Kaxan, altxor modura bizitako momentu ezberdinetako aztarnak biltzen joaten dira eta hauek, ezagutzera emateko eta besteak hobeto ezagutzeko balio du. Beraz, bakoitza bere kontakizun intimoa sortzen joaten da, norbera irudikatzen duena eta norberataz hitz egiten duena. Honek, mundua ulertzen eta norbere burua ulertzen laguntzen die. Helburua da, eskola berrasmatzea, haiek berrasmatuz. Ikasgelako bizitzak partekatutako proiektutan bihurtuz.
Ideia hau. 3 urteko neska eta mutil talde batekin hasi zen, talde hau anitza zen. Talde guztietan anizatasuna egoten da. Irakasleari dagokionez, norbere burua gehiago ezagutzeko desioa sortzen da eta bere irakasle ahotsa ez isilaraztearena, neska eta mutilen ondoan entzunaraztea, elkarri lotutako istorio berriak sortuz. Ikasgela konplexuak bizi izatean berrasmatu daitezen.
Kaxa hauek prest daudenean, etxera eramaten dituzte eta familiei gonbidatzen zaie beren prestakuntzan parte hartzera. Ondoren, berriro bueltatzen dira ikasgelara kontatuz joateko eta udaran etxera bueltatzen dira berriro pentsatzeko. 
Elkarrizketan, beste egoerak eta galdera berriak oparitzen dizkieten ideia berriak lotzen dira. Jaiotzean nolakoak diren eta nola doaz aldatzen erlazionatzen hasten dira, honela bilakatzeko modu desberdinak aurkitzen dituzte eta ikerketarako beste bide batzuk aurkitzen dituzte.
Beren bizitzen kontakizunak partekatzen dituzte, beti norbere istorioaren agintaritza eramaten ahaleginduz.
Intentsitate handiz lotutako bizitza guzti hauen bitartez, hunkitzen dietenaz osatzen joaten dira,
sentitzen uzten joaten dira. Momentu batzuetan, pertsona bakoitzaren kaxa era erritualizatuan partekatzen dute, galderak egiten dituzte eta veste kontakizunak ehuntzen eta erlaizonatzen joaten dira. Honela, beren kontakizunak begiratzeko veste modu ezberdinak oparitzen diote elkarri. Oroimenetik paseatzen doaz, beraiena den ipuin bat ehunduz eta ehotakoa desegiten, elkarren artean berrasmatzen dena, ipuin amaiezin baten gisa.

Gure rola, nahia sortzea eta jasotzea da, hau da, jaso eta ematea eta egoerak sortzea. Espazio bat sortzea non haurrak gustora sentitzen diren beren bizipenak kontatzeko. Cajas de vida izeneko jarduera honen bitartez, hainbat gauza ikasten dituzte: Izaten ikastea, dituzten beldurrak onartzen, elkarbizitzen, errespetua, matematika (neurriak); handia/txikia (konparaketak); zaharra/gaztea (adina); gehiago/gutxiago (denbora). Guzti hori lantzeko, hainbat baliabide erabiltzen dituzte, adibidez, ekografiak aprobetxatzen dituzte, gurasoek eskainitako kontakizunak, gurasoaren belauna ikusita, historioan gertatutakoa gogoraraziz, belauna operatu ziotela antzeman eta era honetan, hezurrak eta are gahiago, gorputzaren ezagutza sortzen da.

Gaurko saioan irakurritako testuaren inguruan eta klasean komentatutakoaren inguruan haurrei hitz egiteko aukera eman behar zaiela ikasi dut. Eta hezitzailearen ardura da beraiek lasai eta askatasunez hitz egiteko espazio lasai, atsegin eta konfidantzazkoa sortzea. Bestetik ikasi dut, ikasteko beste alternatiba batzuk ere badirela, Cajas de vida jarduera hau den bezala. Niri pertsonalki, jarduera hau oso interesgarria, originala eta polita iruditzen zait, bai hezitzaile, bai haurrak eta bai gurasoak asko inplikatzen direlako, beraz elkarlanaz hari gara eta hori ideia bikaina iruditzen zait.

2020(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena

Hezkuntzaren erreforma. 2020-01-22

Gaur urtarrilak 22, Hezkuntzaren Teoria eta Historiaren azterketaren berrikusketa zela eta, beste gelakide askori gertatu zaien gisan, ez dut klasera  joateko astirik izan, berandu amaitu bait dugu. Izan ere, klasean izandako gelakideek, gaurko saioan egindakoa jakinarazi digute. Egelan, eskegitako hiru bideo ikusi dituzte eta hauek komentatzen aritu dira. Bideo hauen izenak: Todo lo que me enseñaron los niños, Un rectángulo con ojos - JA Fernández Bravo, eta Hezkuntza Sistemaren paradigma dira. Bideo hauek klasean ikusteko aukerarik izan ez dudanez, etxean ikusi ditut.

José Antonio Fernández Bravo irakasleak, Todo lo que me enseñaron los niños hitzaldian dio, haurrak izan zirela ikasten erakutsi ziotenak, horretarako hainbat adibide kontatzen ditu. Irakasleak dioenez, askotan haur batek ez duela arrazoitzen esaten dugu, bere adierazpenaren arrazoiaren ezjakintasuna dugulako. Jasotzen ditugun erantzunak espero ditugun erantzunekin bat ez egiteak, ez du esan nahi arrazoitzen ez duenik. Baizik eta aldea dagoela guk itxaroten duguna eta jasotzen dugunaren artean.
Askotan irakasle bezala etxean hurrengo eguneko klasean eman beharrekoa prestatzen dugu eta ikasleek guk prestatutakoaren araberako gidoia jarraitzea espero izaten dugu. Izan ere, irakasleak aipatzen duen kasuan bezalaxe, askotan ez da izaten guk espero izandakoa. Irakasleak dio, bere kasuan, ikasleek ez zituztela berak espero zituen erantzunak ematen eta gaitik ere desbideratzen zirela. Hortaz, lehenago inoiz susmatu ez zituen erantzunak imaginatzen ikasi zuen. Erantzun posible horiekin ikasten duen garunetik erakusten ikasi zuen. Bere begirada, haien haur begiradari egokitzen ikasi zuen. Pertsonen ikaskuntzaren ahalmenaren gainetiko irakaskuntza metodorik existitzen ez dela erakutsi zioten. Bere metodoak huts egiten duenean, hau da, planeatuta duen horrek ez duenean desio duen ikaskuntza sortzen, ezin dezakeela zaitasunak dituena, begiratzen dion haurra dela esan, metodoa polifikatzen ikasi behar duela. Beraiek hitz egitearren isiltzen ikasi zuela aipatzen du. Beren ahotsa gure isiltasunek konkistatzen baitute. Dena erakutsi ziotela eta dena erakusten jarraitzen diotela azpimarratzen du.

Bestetik, La historia de un maestro y un rectángulo con ojos hitzaldian, José Antonio Bravok dio, bizitza errealaren  bitartez ikasgaiak erakusteaz gain, ikasgaien bitartez bizitza erakutsi behar dela. Berak esaten duen bezala, ez da garrantzitsua laukizuzen kontzeptua, baizik eta, laukizuzenaren bitartez azkarragoa eta persona hobea izatea. Bere klase batean, laukizuzen bat marraztu eta haurrek zioten, begiak, belarriak, etab  falta zitzaizkiola eta gainera abesti bat zekitela, beste irakasle batek erakutsitakoa. Laukizuzen batek begirik eta are gutxiago belarririk ez dituela esan beharrean ondo dagoela eta abestia erakusteko eskatu zien. Hurrengo egunean, aurreko egunean abestutako abesti hori gogorarazi eta irakasleak beste abesti bat ikastea proposatu zuen eta denek ikasi nahi izan zuten, irakasleak beren abestia ikasi nahi izan zuelako ere. Horrekin esan nahi duena da, errespetuaren metodología hezkuntzan esku hartu lezakeen edozein metodología malgu, eraginkor eta berritzailean egon beharko lukeela. Irakasleak dio, hezkuntzan, beste helbururen  artean oinarrizko bi helburu daudela: azkarragoak eta pertsona hobeagoak bihurtzea. Horrek ez du kentzen xedea jakintza izan behar duela kontuan izan behar dugunik. Horri lotuta aipatzen du, jakintzaz hitz egiten denean, baita ere elkarbizitzen jakiteaz, egoten jakiteaz eta sentitzen jakiteaz hitz egiten dela. Haurrengan sortzen ditugun sentimenduak dira maitemintzen dien jarduera erabakitzen dutenak. Horrek esan nahi du, hezkuntzak misio bat badu, ikasten ikastea, jakiten ikasteagatik aldatzea dela, era honetan ikusita, azkarragoak eta pertsona hobeagoak izatea. Bere ustetan, hezkuntzak planteatu beharko luke, ikasgaiak ez direla helburuak bere horretan, baizik eta baliabide edo bitartekariak zeinaren bitartez, irakasleak pertsona garatzen  duen. Garrantzitsua, pertsona da.

Azkenik, Paradigma del Sistema Educativo bideoan aipatzen da, munduko herrialde guztiak momentu honetan hezkuntza publikoa erreformatzen ari direla arrazoi ekonomiko, kulturalak eta abar direla medio. 
Teoria kurrikular kritikoa defendatzen du, honek ikasleen pentsamendua aldatzeko irakaslearen papera defendatzen du, ikuspegi kritikoa izan dezaten. Bideoan, egungo eskola, fabrikarekin alderatzen du eta pentsamendu dibergentea eta ikasleen sormena sustatzea proposatzen du.

Egiten duen planteamendu hezigarria ondorengoa da:
- Ideia akademikoa gainditzea, elkarlana, talde lana da ikastea eragiten duena.
- Modu linealean soilik ez pentsatzea, erantzun ugari eta ez bakarra ikusteko gai izatea.
Oso bideo interesgarri, eredugarri eta didaktikoak iruditu zaizkit.
Jose Antonio Fernadez Bravo irakasleak kontatzen dituen anekdotak eta egiten dituen gogoetak irakaskuntza zein zoragarria den gogorarazi eta ikustarazi didate. Niri ere gogoeta egitea eragin dit. 
Bideo hauek ikusiz ikasi dut haurrek guregandik ikasten duten gisan, guk ere haiengandik ikasten dugula, era berean, guk haiei gauzak erakusten dizkiegun bezalaxe, haiek guri ere gauza asko erakusten dizkigutela. Beraz, ez dago irakasteko eta ikasteko modu bakarra, betiko eskemak apurtu behar dira. Baita ere ikasi dut, haurrek esaten dutena entzun eta baloratu behar dugula, konfidantzazko giro bat sortuz, dakiten guztia erakusteko beldurra izan ez dezaten. Hezteko ezinbestekoa da entzutea.
Bestetik, ikasi dut, haur bakoitzaren ezaugarriak errespetatu behar direla. Haurrek beren barnean dituzten gaitasun horiek azaleratzen lagundu behar zaiela eta horretarako baldintza egokiak esakini behar zaizkiela. Era berean, artea eta beste ikasgai edo materiak, matematikak eta hizkuntzei ematen zaien garrantzia bera eman behar zaiela, haurrek barnean duten sormenerako gaitasun  hori azalera ditzaten. Horretarako, huts egitea ez dagoela gaizki erakutsi behar zaie, probatzera eta esperimentatzera animatu daitezen, akatsak egiteko beldurra izan gabe.

Aipatu beharra dago, irakasle asko direla beren irakasteko modua hobetzearren ahalegin ugari egiten ari direnak.










10.saioa. 2020-04-29

Gaurko saioan, azterketaren nondik norakoa pixka bat ikusteko, beste adibide pare batzuk jarri ditugu. Atzoko eta gaurko saioa baliagarriak...