Translate

2020(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

Kurrikulum izkutu bisuala. 2020-01-29


Gaurko saioan, kurrikulumari buruz aritu gara, aurreko saioan hitz egindakoari lotuta. Horretarako, etxean bi testu irakurri eta hauen inguruan hausnartu behar izan dugu gaurko saioan hitz egingo genuenari buruz ideia zabalago bat izateko. Testu hauen izenburuak ondorengoak dira: El currículum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen eta El currículum oculto: Ideología y pedagogía crítica.

Kurrikulumak dituen definizio anitzak eta zertan datzan komentatu dugu. Kurrikulumari dagokionez, ikusi dugu,  Hezkuntza Sistemak esaten duela zer egin behar den, honek irakaslearen lana markatzen duela eta baita hausnarketa pedagogikoaren iturria dela ere. Planifikazioa oso garrantzitsua dela ikusi dugu. Gaurko saioan ondorengo ideiak azaldu dira: Eboluzio ikaragarria egon da edukietan eta horrek aldaketak eragin ditu planifikazioan eta planifikazioa aldatzearen eraginez, errealitate interaktiboa aldatu da. Kurrikulumean, oinarri hauek: izaera filkosofikoa, testuinguru soziala edo soziologia eta epistemología edo jakintza zientifikoa, ezagutza pedagogikoa eta pedagogiak eragina dute. Epistemología edo jakintza zientifikoa, edukietan eta baliabideetan gehiago zentratuta dago: eduki bezala, aurrerapenak direla eta, gauza berriak ematea eragiten du. Beraz eragina du edukietan eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesu guztietan.
Ezagutza psikologikoa ordea, gehiago kolektiboari begira dago. Pedagogiaren ekarpenak: "indibiduo bakoitza indibiduala da" hortaz, bakoitzak bere burua ezagutzeko aukera, konpetentziak lantzean izaten ikastea, etab.  Pedagogiak, oinarri guztietatik (psikologiatik, epistemologiatik,...) jasotzen duen guztia irakas-ikas funtziorako baliagarri bihurtzen du.

Pedagogia edo kurrikulumari buruz hitz egiten dugunean honi erantzun behar diogula:
- Zertarako ikasi? Konpetentziak/ helburuak.
- Zer merezi du ikastea? Edukiak (prozedurak,..).
- Zelan ikasi hobeto? Metodologia.
- Noiz ikasi? Mailakatzea, kronograma.
- Non ikasi? Espazioaren antolaketa (edozein tokitan ikasi daiteke).
- Nola jakin ikasitakoa? Ebaluazioa.

Egoera bati begira bakarrik ebaluatzen dugu. Ez da baloratzen lagunekin edo beste esparru batzuetan ikasi duena. Jakintza asko kanpotik dator (akademiak, adibidez) eta honek eragin asko izan dezake pertsonarengan, baina ikasle askok ez dute aukera hori.
Askoz gehiago hartzen da kontuan negatiboa dena positiboa dena baino. Gauza postiboak estaltzen dira. Abiapuntuak desberdinak badira, ezin zaie denei gauza bera eta momentu berean erakutsi, bakoitzaren eboluzioa edo garapena hartu behar da kontuan.

Kurrikulumak hiru zehaztapen maila dituela ikusi dugu: 1.Administrazioa, 2.Ikastetxea eta 3.Irakaslea.
Irakasle-taldeak, hezkuntza proiektua eta kurrikulum proiektua gelara nola eraman erabakitzen dute.

Jarraian kurrikulum izkutuari buruz aritu gara hizketan.
Kurrikulum izkutuaren inguruan hainbat gauza azaldu dira: Tituluaren arabera helarazten dugun mezua ezberdina da, kurrikulum izkutua erabiltzen dugu. Ez da esplizituki agertzen baina hor dago. Inplizituki informazio bat, pentsamendua bideratzeko modu bat dago.
Hori hobeto ulertzeko, kurrikulum izkutuaren adibide garbi bat: guk gelan, arbelera eta irakasleari begira orientatuta gaude, horrek inplizituki esan nahi du, jakintza ez dagoela guregan baizik eta irakaslearengan eta erakusten digun informazioarengan.
Kurrikulum izkutua, inkontzienteki guk ohartu gabe egiten den gauza bat da, inplizituki edo izkutuan egiten dena. Adibide argiak dira: eskolako arkitektura, dekorazioa eta uniformea eramatea edo ez. Uniformea eramateak, ikasle guztiak uniformatzen ditu, indibidualtasuna desagertarazten du. Kasu honetan, argi eta garbi nabaritzen da maila soziala eta maila ekonomikoa.




Garrantzia gehiago ematen zaien ikasgaiei, ikusgarritasuna ematen zaie; ikasgai hauek irakasten diren gelak leku ikusgarriagotan edota irisgarriagotan kokatuta daude.
Hezkuntza sistemak behartu egiten gaitu. Haur hezkuntzaren kasuan, garrantzia gehiago ematen zaio gorputzari, mugimenduari, eta lehen hezkuntzan jada mahai eta aulkiekin topatzen gara, horrek nahi edo ez, beste posizio bat izatera behartzen gaitu.
Normalean emakumearekin lotutako ideia hauek trasmititzen dira testu liburuen bitartez batez ere: emakumeak bilutsik agertzen dira, etxea garbitzen, umeak zaintzen, emakume bortxatuak, etab.

Saioa amaitzeko, hainbat irudi ikusi ditugu hauen interpretazioak eginez, beren mezu izkutuak ikusteko.

Gaurko saioan, Hezkuntza Sistemak nolako eboluzioa jasan duen ikasi dut eta horri lotuta, kurrikulum izkutuak duen eragin handiaz eta pedagogiaren ekarpenetaz ohartu naiz. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

10.saioa. 2020-04-29

Gaurko saioan, azterketaren nondik norakoa pixka bat ikusteko, beste adibide pare batzuk jarri ditugu. Atzoko eta gaurko saioa baliagarriak...