Gaurko saioan, hasteko, taldean egin beharreko lana azaldu digu irakasleak. Lan honetan, pedagogoak eta korronte pedagogikoak landuko ditugu.
Lanaren egitura honelakoa izango da:
- Lehenengo, egokitutako pedagogo eta korronte pedagogikoaren ideia nagusienak azaldu beharko ditugu.
- Bigarrenik, azaldu hauek nola ikusten duten ikaslea eta nola irakaslea.
- Ondoren, sustatzen duten jarduera eta antolaketa mota azaldu.
- Azkenik, gaur egun gure ikastetxeetara ekarri.
Bestetik, taldean egin beharreko Unitate Didaktikoa azaldu digu, honen egitea eta zentzua, alegia.
Lan honetan, arazo egoera bat planteatu beharko dugu. Gure zeregina hobeto ulertzeko, arazo-egoera bat zer den, zertarako egiten den, arazo egoeren ezaugarriak zeintzuk diren, arazo egoeren zeregina ikaste prozesuan, etab azaldu digu.
Arazo egoera, egoera konplexu bat bihurtzen den hori abiapuntu izatea da, gai bat garatzeko. Planteatutako egoera Unitate Didaktikoa garatzeko motorra izan behar du. Unitate Didaktiko global batean dena integratu behar dugu. Arazo egoera batetik abiatuta, hainbat gai landu daitezke. Zehozer ikasleek ikasteko, beraiengandik sortzen dena, interesgarria izan daitekeena beraientzako,...
Klasean, Unitate Didaktikoa egiteko arazo egoera posibleak aipatu ditugu, ideia orokorrago bat izateko.
Adibidez: Haur batek kakaoa nondik datorren jakiteko nahia duenean, egoera hori nola aprobetxatu dezakegu, honi lotuta hainbat gai lantzeko. Hasi gintezke mapan kakaoa nondik datorren kokatzen, honela herrialdeak ezagutuz. Kakao antzeko zein produktu dauden ezagutu, hauen osagaiak, nola ekartzen duten gure herrialdera, garraiaoak ezagutuz, etab.
Klasean aipatutako beste adibide bat: Haurrak galdetzean nola jaiotzen edo sortzen garen, hauek jakite-gogoa dutela ikusita, gelara inkubadora bat ekar dezakegu, arrautza pare batekin eta egunero jaio arteko prozesua behatzen joan.
Aipatutako beste adibide bat, polizia bat zer den jakinahiarena izan da. Polizi lanbidea zer den, zer egiten duen edo zertarako balio duen, jantziak (zer diren uniformeak, zergatik eramaten dituzten material edo tresna batzuk), lanbide desberdinak ezagutzea, uniforme ezberdinak, hizkuntzari dagokionez: tresneria eta jantziak, banderen hizkuntza, zeinu hizkuntza, zer diren kode telegrafikoak, morse kodea, matematikari dagokionez: poliziak normalean binaka joaten dira (binaka antolatzeko gauzak zein izan daitezkeen),... arauak, nola sortzen diren arauak, guk arauak ditugun ala ez, arauak hausten badira zer gertatzen den (zigorren tratamendua), etab.
Hortik sortu dena non aplikatzen den ikusi behar dugu, hau da, gaia finkatu. Ikaskuntzak egituratu behar ditugu, hau da, loturak egin.
Aplikazioa eta komunikazioari dagokionez, bukaera edo ataza bezala, adibidez: postre bat prestatu, antzerki bat eskaini, bisita bat egin, edo dena delakoa.
Jarduera honek, lotura dauka lehenengo saio teorikoan ikusitako bideoekin. Irakasleek ikasleengandik ere ikasten dugu. Beraien lekuan jartzeko gai izan behar dugu, beren pentsatzeko era ulertzeko. Ikasleen aldetik, garrantzitsua da inplikazioa egotea, hau da, burua aktibatzea, interesa adieraziz, parte hartuz, entzuketa aktiboa eta loturak eginez.
Arazo egoerak planteatzen ditugunean, denboralizazio bat egon behar du.
Unitate Didaktiko bat gelan aurrera eramaten hasten garenean, kontuan izan behar dugu: Gaia aurkeztea, Unitate Didaktikoa adostea, garapen fasea (fase honetan, eduki berriak eta ikaste berriak ematen dira), ikaskuntza berriak txertatzea, nahi dugun helburua, edukia edo konpetentzia landu dezakegu egoera arazo horretatik abiatuz), gaiari bukaera bat eman.
Gaurko klasean, arazo egoera bat zer den eta nola hauteman ikasi dut. Bestetik, Unitate Didaktiko bat egiteko zein urrats jarraitu behar diren, zein gauza hartu behar diren kontuan, eta egoeraren arabera landu daitezkeen gai posibleak ugari izan daitezkeela ikasi dut.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina