Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuarekin lotuta, ezagutza-mota: 3.dimentsioa: metodologĂa. Daramagun metodologiaren arabera, sortzen den ezagutza, ikaslearen rola eta irakaslearen rola halakoak izango dira.
Ebaluazioaz hitz egin dugu ere. Zein ebaluazio-irizpide jarraitzen dira? Ebaluazioa egitean zertan fijatzen gara? Ikasleak zenbat egin duen? Egin duenaren kalitatean? Egin duen ibilbidean? Prozesuak kontuan hartuko ditugu edo bakarrik emaitzak?

Ondoren, La mariposa de Austin bideoa ikusi dugu. Prozesu oso eraikitzaile bat ikusten da. Denbora guztian esaten zaio ikasleari zertan hobetu behar duen. Azkenean hasierako produktuan eta amaierako produktuan aldea dago.
Ikusten dena da, ikasleek beti esaten diotela zer dagoen hobetzeko. Ez dira burlatzen. Horrek laguntzen dio marrazkia aholkatzen ari den ikasleari hobeto fijatzen marrazkian, xehetasunetan. Zehatz mehatz esaten diote non dauden akatsak eta hainbat saiakera egiten ditu; marrazki batetik bestera hobekuntza nabarmena dago.
Irakasleak saiakera bakoitza egin ondoren ikasleei galdetzen die nola izan beharko luke marrazkia ereduaren antza handiago izateko.
Bideoan ikusten da, esfortzua nagusi dela besteen laguntzari esker. Nabaritzen da oso trebatuta daude halako azterketak egiten. Hau egiteko denbora mugatua uzten zaie.
Helburua da, ikasleei erakustea egiten dutena askotan lehendik daukagun ezagupenetan oinarrituta dela. Zer den begirada zientifiko bat. Zertan fijatu behar garen hobetzen joateko. Denboraren kudeaketa dago. Lehenengo saioan ikusitako bideotan aipatzen den bezala: Aprendemos de los alumnos. Gure begirada hezi behar dugu ikasleengandik zenbat informazio jasotzen dugun ikasteko.
Bestetik, aurreko saioan ikusitako kurrikulum izkutua gogorarazi dugu:
Kurrikulum izkutuaren definizioa: Inplizituki erakusten duguna. Inplizituki erakusten den hori baina begi bistakoa dena, lehenengo begiradan ikusten dugunataz haratago joaten dena (kurrikulum bisuala).
Beste kurrikulum mota batzuk daude: Kurrikulum formala/legala: kurrikulum ofiziala. Indarrean dagoen kurrikuluma. Hortik kurrikulum errealak: Errealitatera eramaten direnak. Kurrikulum formal horretatik, gelara eramaten dira eta gauzatzen diren horiek dira kurrikulum errealak. Kurrikulum nulua: Izkututik haratago doana. Martxan jartzen ez dena.
Gaurko saioan ikasi dut, haur bakoitza desberdina izanik, behar duen denbora eskaini behar zaiola, bere erritmoa errespetatuz. Ikasleren batek gauza bat gaizki egiten duenean, zertan hobetu dezakeen esan behar zaiola, hobetzearren, aholku gisa; eta ez soilik gaizki egin duela. Bestetik ikasi dut, ikasle bat ebaluatzerako momentuan, prozesu guztia baloratu behar dela, ez soilik emaitzak. Existitzen diren kurrikulum mota desberdinak ezagutu ditut ere.
Irakasleak saiakera bakoitza egin ondoren ikasleei galdetzen die nola izan beharko luke marrazkia ereduaren antza handiago izateko.
Bideoan ikusten da, esfortzua nagusi dela besteen laguntzari esker. Nabaritzen da oso trebatuta daude halako azterketak egiten. Hau egiteko denbora mugatua uzten zaie.
Helburua da, ikasleei erakustea egiten dutena askotan lehendik daukagun ezagupenetan oinarrituta dela. Zer den begirada zientifiko bat. Zertan fijatu behar garen hobetzen joateko. Denboraren kudeaketa dago. Lehenengo saioan ikusitako bideotan aipatzen den bezala: Aprendemos de los alumnos. Gure begirada hezi behar dugu ikasleengandik zenbat informazio jasotzen dugun ikasteko.
Bestetik, aurreko saioan ikusitako kurrikulum izkutua gogorarazi dugu:
Kurrikulum izkutuaren definizioa: Inplizituki erakusten duguna. Inplizituki erakusten den hori baina begi bistakoa dena, lehenengo begiradan ikusten dugunataz haratago joaten dena (kurrikulum bisuala).
Beste kurrikulum mota batzuk daude: Kurrikulum formala/legala: kurrikulum ofiziala. Indarrean dagoen kurrikuluma. Hortik kurrikulum errealak: Errealitatera eramaten direnak. Kurrikulum formal horretatik, gelara eramaten dira eta gauzatzen diren horiek dira kurrikulum errealak. Kurrikulum nulua: Izkututik haratago doana. Martxan jartzen ez dena.
Amaitzeko, izkutua eta bisualaren arteko aldea ikusteko irudi batzuk ikudi eta denon artean komentatu eta hauen interpretazioak egin ditugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina