Gaur urtarrilak 22, Hezkuntzaren Teoria eta Historiaren azterketaren berrikusketa zela eta, beste gelakide askori gertatu zaien gisan, ez dut klasera joateko astirik izan, berandu amaitu bait dugu. Izan ere, klasean izandako gelakideek, gaurko saioan egindakoa jakinarazi digute. Egelan, eskegitako hiru bideo ikusi dituzte eta hauek komentatzen aritu dira. Bideo hauen izenak: Todo lo que me enseñaron los niños, Un rectángulo con ojos - JA Fernández Bravo, eta Hezkuntza Sistemaren paradigma dira. Bideo hauek klasean ikusteko aukerarik izan ez dudanez, etxean ikusi ditut.
José Antonio Fernández Bravo irakasleak, Todo lo que me enseñaron los niños hitzaldian dio, haurrak izan zirela ikasten erakutsi ziotenak, horretarako hainbat adibide kontatzen ditu. Irakasleak dioenez, askotan haur batek ez duela arrazoitzen esaten dugu, bere adierazpenaren arrazoiaren ezjakintasuna dugulako. Jasotzen ditugun erantzunak espero ditugun erantzunekin bat ez egiteak, ez du esan nahi arrazoitzen ez duenik. Baizik eta aldea dagoela guk itxaroten duguna eta jasotzen dugunaren artean.
Askotan irakasle bezala etxean hurrengo eguneko klasean eman beharrekoa prestatzen dugu eta ikasleek guk prestatutakoaren araberako gidoia jarraitzea espero izaten dugu. Izan ere, irakasleak aipatzen duen kasuan bezalaxe, askotan ez da izaten guk espero izandakoa. Irakasleak dio, bere kasuan, ikasleek ez zituztela berak espero zituen erantzunak ematen eta gaitik ere desbideratzen zirela. Hortaz, lehenago inoiz susmatu ez zituen erantzunak imaginatzen ikasi zuen. Erantzun posible horiekin ikasten duen garunetik erakusten ikasi zuen. Bere begirada, haien haur begiradari egokitzen ikasi zuen. Pertsonen ikaskuntzaren ahalmenaren gainetiko irakaskuntza metodorik existitzen ez dela erakutsi zioten. Bere metodoak huts egiten duenean, hau da, planeatuta duen horrek ez duenean desio duen ikaskuntza sortzen, ezin dezakeela zaitasunak dituena, begiratzen dion haurra dela esan, metodoa polifikatzen ikasi behar duela. Beraiek hitz egitearren isiltzen ikasi zuela aipatzen du. Beren ahotsa gure isiltasunek konkistatzen baitute. Dena erakutsi ziotela eta dena erakusten jarraitzen diotela azpimarratzen du.
Bestetik, La historia de un maestro y un rectángulo con ojos hitzaldian, José Antonio Bravok dio, bizitza errealaren bitartez ikasgaiak erakusteaz gain, ikasgaien bitartez bizitza erakutsi behar dela. Berak esaten duen bezala, ez da garrantzitsua laukizuzen kontzeptua, baizik eta, laukizuzenaren bitartez azkarragoa eta persona hobea izatea. Bere klase batean, laukizuzen bat marraztu eta haurrek zioten, begiak, belarriak, etab falta zitzaizkiola eta gainera abesti bat zekitela, beste irakasle batek erakutsitakoa. Laukizuzen batek begirik eta are gutxiago belarririk ez dituela esan beharrean ondo dagoela eta abestia erakusteko eskatu zien. Hurrengo egunean, aurreko egunean abestutako abesti hori gogorarazi eta irakasleak beste abesti bat ikastea proposatu zuen eta denek ikasi nahi izan zuten, irakasleak beren abestia ikasi nahi izan zuelako ere. Horrekin esan nahi duena da, errespetuaren metodología hezkuntzan esku hartu lezakeen edozein metodología malgu, eraginkor eta berritzailean egon beharko lukeela. Irakasleak dio, hezkuntzan, beste helbururen artean oinarrizko bi helburu daudela: azkarragoak eta pertsona hobeagoak bihurtzea. Horrek ez du kentzen xedea jakintza izan behar duela kontuan izan behar dugunik. Horri lotuta aipatzen du, jakintzaz hitz egiten denean, baita ere elkarbizitzen jakiteaz, egoten jakiteaz eta sentitzen jakiteaz hitz egiten dela. Haurrengan sortzen ditugun sentimenduak dira maitemintzen dien jarduera erabakitzen dutenak. Horrek esan nahi du, hezkuntzak misio bat badu, ikasten ikastea, jakiten ikasteagatik aldatzea dela, era honetan ikusita, azkarragoak eta pertsona hobeagoak izatea. Bere ustetan, hezkuntzak planteatu beharko luke, ikasgaiak ez direla helburuak bere horretan, baizik eta baliabide edo bitartekariak zeinaren bitartez, irakasleak pertsona garatzen duen. Garrantzitsua, pertsona da.
Azkenik, Paradigma del Sistema Educativo bideoan aipatzen da, munduko herrialde guztiak momentu honetan hezkuntza publikoa erreformatzen ari direla arrazoi ekonomiko, kulturalak eta abar direla medio.
Teoria kurrikular kritikoa defendatzen du, honek ikasleen pentsamendua aldatzeko irakaslearen papera defendatzen du, ikuspegi kritikoa izan dezaten. Bideoan, egungo eskola, fabrikarekin alderatzen du eta pentsamendu dibergentea eta ikasleen sormena sustatzea proposatzen du.
Egiten duen planteamendu hezigarria ondorengoa da:
- Ideia akademikoa gainditzea, elkarlana, talde lana da ikastea eragiten duena.
- Modu linealean soilik ez pentsatzea, erantzun ugari eta ez bakarra ikusteko gai izatea.
Oso bideo interesgarri, eredugarri eta didaktikoak iruditu zaizkit.
Jose Antonio Fernadez Bravo irakasleak kontatzen dituen anekdotak eta egiten dituen gogoetak irakaskuntza zein zoragarria den gogorarazi eta ikustarazi didate. Niri ere gogoeta egitea eragin dit.
Bideo hauek ikusiz ikasi dut haurrek guregandik ikasten duten gisan, guk ere haiengandik ikasten dugula, era berean, guk haiei gauzak erakusten dizkiegun bezalaxe, haiek guri ere gauza asko erakusten dizkigutela. Beraz, ez dago irakasteko eta ikasteko modu bakarra, betiko eskemak apurtu behar dira. Baita ere ikasi dut, haurrek esaten dutena entzun eta baloratu behar dugula, konfidantzazko giro bat sortuz, dakiten guztia erakusteko beldurra izan ez dezaten. Hezteko ezinbestekoa da entzutea.
Bestetik, ikasi dut, haur bakoitzaren ezaugarriak errespetatu behar direla. Haurrek beren barnean dituzten gaitasun horiek azaleratzen lagundu behar zaiela eta horretarako baldintza egokiak esakini behar zaizkiela. Era berean, artea eta beste ikasgai edo materiak, matematikak eta hizkuntzei ematen zaien garrantzia bera eman behar zaiela, haurrek barnean duten sormenerako gaitasun hori azalera ditzaten. Horretarako, huts egitea ez dagoela gaizki erakutsi behar zaie, probatzera eta esperimentatzera animatu daitezen, akatsak egiteko beldurra izan gabe.
Bestetik, ikasi dut, haur bakoitzaren ezaugarriak errespetatu behar direla. Haurrek beren barnean dituzten gaitasun horiek azaleratzen lagundu behar zaiela eta horretarako baldintza egokiak esakini behar zaizkiela. Era berean, artea eta beste ikasgai edo materiak, matematikak eta hizkuntzei ematen zaien garrantzia bera eman behar zaiela, haurrek barnean duten sormenerako gaitasun hori azalera ditzaten. Horretarako, huts egitea ez dagoela gaizki erakutsi behar zaie, probatzera eta esperimentatzera animatu daitezen, akatsak egiteko beldurra izan gabe.
Aipatu beharra dago, irakasle asko direla beren irakasteko modua hobetzearren ahalegin ugari egiten ari direnak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina