Translate

2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

Ebaluazioa aprendizai gisa. 2020-02-26

Gaurko saioan, arazo-egoeraren lana egiterakoan kontuan hartu beharreko hainbat gauza azaldu dizkigu irakasleak.
Jarraian helburuen inguruan hitz egin dugu. Helburuak, planifikatzen lagundu behar digute.
Bestetik, unitate didaktiko batek eduki beharko lukeen egitura erakusten du: hasierako fasea, garapen fasea, komunikazio/aplikazio-fasea eta orokortze- eta transferentzia-fasea), eta azken produktu bat lortzera bideratutako askotariko jarduerak, elkarri lotuak. Jarduera horien bitartez, ikasleek diziplinari lotutako konpetentziaz gain, oinarrizko zeharkako konpetentziak landuko dituzte (izaten ikasteko, ikasten eta pentsatzen ikasteko, hitzez hitzik gabe eta baliabide digitalak erabiltzeko, ekimenerako eta ekiteko espiriturako eta elkarrekin bizitzeko).
Helburuak maila hierarkikoan ordenatu behar dira goitik behera, bakoitzaren zehaztasunaren arabera. Bestetik, argi eta garbi ikusi behar da zer proposatzen dugun, ezin zaio beste interpretaziorik eman. 
Jarduera batera iristeko, aldez aurretik jakin behar dituzten gauza guztiak ipini behar dira; era berean, jarduera batera iristeko, aurretik beste hainbat jarduerak eginak izan behar dituztela kontuan izan behar dugu.
Hiru kurrikulum-eduki mota daudela ikusi dugu: adierazpenekoak, jarrerazkoak eta prozedurazkoak. Edukiak hautatzeko irizpide orokorrak daude.
Aurrekoan irakurri genuen aprendizai esanguratsuei buruz hitz egiten duen testua gogora ekarri dugu. Bestetik, ingurune sozio-kulturala, hau da, testuingurua kontuan izan behar dugu.

Ondoren, proiektu bat ikusi dugu: Proyecto nuestro calendario.
Proiektu honetan azaltzen dutena ondorengoa da: Ikastetxetik egutegiak banatzen dira urtero. Izan ere, egutegiak bukatu zirenean arazo egoera bat sortu zen. Horri helduta, irakasleak, egutegia beraiek egitea proposatu zuen. Baina horretarako hainbat gauza zehaztu behar zirela ikusi zuen: Zein material erabili egutegia egiteko, zein argazki erabili, etab. Eta horretarako hainbat gauza kontuan hartu behar zirela: Zein gauza agertzen diren egutegi batean, zer ezagutzen duten horren inguruan, zer interesatzen zaien, zertarako erabiltzen duten egutegia,... askotan etxean agenda bezala erabiltzen dutela ikusi zuten. Hori guztia jakinda, argi izan behar da zer jakin edo landu nahi duten honekin, egingo duten egutegi hori benetan funtzionala izan behar duela, etxera eramango dutela (beraz, etxekoek ere ulertzeko modukoa izan behar duela), egunkariak izango duen orri-kopurua, etab.
Honekin batera, zenbakuntzarekin zerikusia duten kontzeptuak lantzen hasi ziren: zergatik agertzen diren koloreak, zenbakiak, marrak, zazpinaka banatzea, zergatik komeni den igandea beti kolore berdinarekin adieraztea...
Familiei deitu zieten eta gelan zeuden hizkuntza guztietan jarri zituzten hilabeteen izenak. 
Hainbat galdera sortu ziren, adibidez: zergatik antolatzen dugu egutegia horrela, honela europa mailan eta beste tokitan nola antolatzen den ikusi zuten.
Ikasleen urtebetetze egunaren arabera egitea, haien interesgune bihurtzen da, beren bizitzarekin lotuta dagoelako. Eztabaidak sortu ziren eta azkenean erabaki zuten gelarako egutegi bat egitea eta beste bat bakoitzarentzat, noreberaren interesen arabera. Osatzen hastean, konturatu ziren bi orri txuri gelditzen zirela eta berriro komentatu zuten egutegietan zein gauzak agertzen ziren, horrela eskolaren logoa portada bezala ipintzea zehaztu zuten (konturatu gabe, sinbologia lanketa sakona egin zuten). Beraz, orokorrean oso proiektu sakona izan zen hau.

Gero, Bartzelonako eskola inguruko testu bat bidali digu etxean irakurtzeko.
Ondoren, ebaluazioaren inguruan sakondu dugu. 
Ebaluazioa, aprendizai bezala ulertu behar dugu. Helburuak lagundu behar digute aldiro nola goazen jakiten. Ebaluazioa beti da aprendizai mota bat. Esaldi bat ikusi dugu: "Ebaluazioa ez bada aldatzen, ez da ezer aldatzen". Esaldi hori egia da. Ebaluazio jarraitutik etengabeko ebaluaziora pasa gara. 
Ebaluazio mota funtzionalak ikusi ditugu: formatiboa, iragartzailea, diagnostikoa, batutzailea eta informatiboa. Formatiboa da garrantzitsuena, etengabe ari garelako begiratzen ikaslea nola dabilen eta zertan hobetu behar duen.



Ebaluazio irizpideak: Normalean, ebaluatzerakoan puntu batzuetan fijatzen gara, ezin dugu den dena ebaluatu, alegia. Horretarako zein adierazle erabiliko ditugun erabaki behar dugu. Datuak jaso behar dira, datu horiek aztertu behar dira eta horretarako euskarri edo tresna bat erabili behar dugu. Normalean ikastetxeetan intuizioz ebaluatzen dugu. Erabaki pedagogiko eta sozialak hartu behar dira, eta pedagogikoak dira guri gehien interesatzen zaizkigunak. Ebaluazioaren protagonista ikaslea izan behar du, gu ordea, laguntzaile izan behar dugu. Kalifikazioak zentzua du ikastaro edo ikasturtearen amaieran, ziurtagiri edo akreditazio gisa. Zebakiak ez digu informazioa ematen, soilik bukaera bukaeran.
Kataluniako ikastetxeko adibide errealak ikusi ditugu eta ikerketen inguruan hitz egin dugu.
Zuzenketak ez du ezertarako balio, ondoren auto edo ko-zuzenketa bat ez badago. Ikasleak jakin behar du zer egin duen ondo eta zer egin duen gaizki. Lehenengo, gure itxaropenak ikasle bakoitzarekiko eta gero autoebaluazioa.
Gelako ikasle kopurua kontuan harturik, gaitasun araberako taldekatzeak egiten dira. Izan ere, honek, nohizean behin erronka bezala bai baina beti horrela funtzionatzeak ez du laguntzen.
Kurtsoa errepikatzea beste mito bat da, ez du inpaktu positiborik. Autoestima jaitsi egiten da, ikaskideekin harremanak zalantzan jartzen dira,... 
Ebaluatzen dakien pertsonak, ikasleak egiten ari den horren zergaitia interpretatzen daki. Ondorengo ezugarri hauek izan behar ditu, alegia:


- Eginkizunaren helburua interpretatzen dute (badakite zergatik egiten duten).
- Eginkizuna egin aurretik, aurreratu eta planifikatu egiten dituzte egin behar dituzten ekintzak.
- Ebaluazio irizpideak ezagutzen dituzte (planifikatutako ekintzekin erlazionatzen dira).

Adibide pare bat eta ekintzen inguruan hainbat diapositiba ikusi ditugu, planifikazioa, aprendizai esanguratsua, etab uztartuz.

Gaurko saioan, ebaluazioa aprendizai gisa ulertu behar dugula ikasi dut eta honi lotuta, ebaluazio garaian zein gauza hartu behar diren kontuan. Hortaz, haurraren prozesu guztia haintzat hartu behar dugula eta ez azken emaitza.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

10.saioa. 2020-04-29

Gaurko saioan, azterketaren nondik norakoa pixka bat ikusteko, beste adibide pare batzuk jarri ditugu. Atzoko eta gaurko saioa baliagarriak...