Jarraian, presentzialak ez diren bi ikasleek, pedagogoen lanaren inguruan egindako bideoa ikusi dugu, hobeto ulertzeko eta ideiak argiago izateko: proposamen pedagogikoak.
Ondoren, bideoan agertutako informazioa, ikurrak, etab interpretatu eta komentatu ditugu:
-Neill eta Ferrer I Guardia 1901 - eskola modernoa. Ideologia anarkista zuen. Ikaskuntza, soziala izan behar zela eta dirua ez zela arazo bat izan behar pentsatzen zuen.
-Sentimenduak, emozioak…., lehiakortasuna balore bezala ez.
-Ez zegoela bereiztasunik, neska eta mutilak aukera berdinak eduki behar zituztela.
-Rudolf Steiner - 1912. Alemanian sortu zen. Enpresario batek bere enpresan lan egiten zuten langileen semeentzat eskola bat prestatzea eskatu zion. "Semeak" adierazpen horrek, soilik mutilentzako eskola izatea suposatzen zuen, eskola mistoa baitzen.
-Waldorf. Teknologiarik ez.
-Alexander Sunderland Neill. Inglaterra. Helburua, eskola tradizionala erabat gainditu eta beste eskola sortzea. Irakasle zein ikasleek erabakitzeko maila bera zuten, umeen hitza errespetatzen zen, asanblada bidez funtzionatzen zuten, proposamen desberdinak zeuden, klase klaseak ez zeuden, deseskolarizazioa aipatzen da, librea zen, ez zegoen klase arauturik, gehienak naturan ematen ziren, familiarekin harremana oso estua zen, ikasleen interesetan oinarrituta, etab.
-Sumerhilll - eskola publikoa sortu zuen. Ikasle guztien berdintasuna bermatzen du.
-Waldorf eskola - estretegiak bilatzen dira gurasoek seme alaben hezkuntzan parte har dezaten, hau da, estretegiak bilatzea gurasoak eskolara hurbiltzeko.
Hauen proposamena da neskak eta mutilak bateratzea. Jolasa esta sormenean oinarritutako hezkuntzan sinisten dute hirurek. Ikasleei tratu pertsonalizatua eta bakoitzari bere erritmoa bermatzen zaion eskola.
Adimenetik haratago arrazoimenean oinarritutako hezkuntza ere, hau da heziketa integrala.
Konstruktibismoa, norbanako kognizioa zein barne garapenaren arteko erlazio estuaren emaitza da eta hau egunean-egunean moldatzen den eraikuntza propioa da.
Kasu honetan, beraz, ikastea ez da errealitatearen kopia bat izango, eraikuntza baizik. Pertsonek aurrez dituzten eskemen bidez eraikuntza moldatzen dute, ingurunearekiko izan dituen harremanetan aurrez eraiki zuenaren laguntzaz.
Errealitate objektiboa eta ikaskuntza ingurunearen zirkunstantziak nabarmentzen dituen kognitibismoaren mugak ere hautsi egiten ditu, eta subjektuaren esanguratasun-eraikitzaile rola nabarmentzen du, zirkunstantzia objektiboen garrantzia erlatibizatuz.
Paradigma horien aldean,
konstruktibismoa hezkuntzan nagusitzen den paradigma zientifikoa da, eta bereziki Jean Piaget (1896-1980), bere epistemologia genetikoarekin, David Ausubel (1918-2008), ikaskuntza esanguratsuarekin, eta Lev Vigtoskiren (1896-1934) teoria sozialaren eskutik garatu da.
Gero, dekretua komentatu dugu.
Ikaskuntza esanguratsuari buruz hitz egin du ere (aprendizaje significativo).
Jarraian, denon artean testu bat irakurri eta bideoak ikusten joan gara.
Klasearekin amaitzeko, unitate didaktikoaren metodologiaren atala landu dugu.
Metodologiak garrantzia dauka konpetentziak garatzeari dagokionez. Konpetentziak garatzen lagundu beharko lukeen metodologiak zein ezugarri eduki beharko lituzkeen ikusi dugu (Pentsamendu kritikoa lantzea, komunikazioko baliabideak, harremantzeko baliabideak, errespetuan oinarritutako metodologia,...).
Gaurko saioan, power pointak blogera nola igo eta bestetik unitate didaktikoaren metodologia zein den ikasi dut. Egin beharreko pedagogoen lanaren inguruko ideiak argiago geratu zaizkidala ere aipatu beharra dut, hortaz, ikusitako bideoa baliagarria izan da ideiak hartzeko.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina